Munduko txapelketa jokatuko du Maider Undak Istanbulen asteburuan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko irailaren 13a

Maider Unda Duela urte bi Munduko txapelketan hirugarren sailkatu zen eta iaz bosgarren Europakoan. Aramaioarrak lesio larria gainditu ostean, ilusio handiarekin abiatu zen atzo Istanbulera, Munduko Borroka txapelketan ariko da asteburuan.

Aste osoan barrena, 104 herrialdetako 900 kirolari saiatuko dira txapela lortzen eta datorren urtean Londonen jokatuko diren Olinpiar Jokoetarako txartela lortzen. Izan ere, modalitate bakoitzeko sei onenek lortuko dute Olinpiar jokoetarako sailkatzea.

Maider Undak min hartu zuen aurtengo urtarrilean. Ezkerreko belaunean hartu zuen min. Udaberri eta udako tarte handiena eman du osatzen eta lesio horretatik ateratzeko prestatze lanetan.


2009an brontzezko domina lortu zuen Munduko Txapelketan Danimarkan, eta 2010ean bosgarren sailkatu zen Europakoan, Bakun. Aurten ere dominaren bat eskuratzen ahaleginduko da Istanbulen.

2008an, Txinako Olinpiar jokoetan aritu zen. Datorren urtean Londonen egon nahiko luke.


 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak