Urtarrilera arte eska daitezke bide mozketak eragindako kalte ordainak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 12a

Udalak aramaioarrei gogorarazi gura die urtarrilera dutela aukera A-2620 bidearen mozketaren ondorioz jasandako kalteengatik ADIF eta Espainiako Sustapen Ministerioari ordaina eskatzeko. Lierni Altuna alkateordeak adierazi duenez, alegazio gutxi jaso dituzte: "Udaletxeak aurkeztu zuen alegazioa instituzio publiko moduan baina herritarrek ere aurkeztu behar dute. Orain arte erreklamazio gutxi jaso ditugu"

Altunak gaineratu du erreklamazioak jartzeko udaletxeko ateak zabalik daudela herritar ororendako, edozein zalantza argitzeko. Otsailaren 16an egindako bilera irekian,  herritarrek jasandako kalteengatik bakoitzak egin zezakeen erreklamazioei buruzko argibideak eman ziren.

Izan ere, Mercedes Zulaika abokatuak bilera hartan esan zuenez, erreklamazio eredu berbera bidaltzean balio sinbolikoetan jausiko dira ordainak: "Horregatik ezinbestekoa da erreklamazioa bakoitza bereiztea". Gero, Udalaren webgunean erreklamazioak egiteko irizpideak eta erreklamazio eredu bat jarri ziren –oraindik kontsulta daitezke–.

Erreklamazioak ADIFera eta Sustapen Ministeriora bidaltzea aholkatzen du Udalak. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak