Txirritola Eguna irailaren 18an, euskaraz eta sagardoz blai

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko irailaren 9a

Azken urteetako ohiturari jarraituz, aurten ere ez du hutsik egingo Txirritola Egunak. Txirritola euskara elkartearen urteko hitzordu garrantzitsuenetarikoa da eta sagardo ezberdinak dastatzeko aukera emateaz gain euskararen aldeko festa egingo dute antolatzaileek.

Hala, iazko leloa errepikatuko dute: somos ala bagare?. Egitaraua zehaztu dute dagoeneko: 11:30ean trikitilariak eta gaztetxoendako tailerrak izango dira, 12:00etan txotx irekiera egingo dute –sagardo ezberdinak eta talo eta pintxoak egongo dira– eta 17:30ean herriko jaietan bertan behera geratu ziren iparraldeko herri kirolak eta harri-jasotzea egingo dira. 

Bazkide egiteko aukera
Antolatzaileek iragarri dutenez, Txirritolako bazkide egiteko aukera egongo da plazan bertan. Urteko kuota hamar euro ordaindu beharko da.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak