Gaur hasi dute ikasturtea Aramaioko San Martin Herri Eskolan, izan ere, Araban bihar ez da jaieguna. Aurten hasiko dira euskara eta gazteleraz gain, ingelesa landu ahal izateko hausnarketekin. Bestalde, Eskola 2.0 eta Matematika prestakuntza jasoko dute irakasleek. Gainera, liburuen mailegu programan sartuko dira aurten.