Aramaioko rallysprinta egingo dute irailaren 17an, nobedadeekin

Xabier Urtzelai 2011ko irailaren 1a

Azpikoracing taldeko lagunak buru-belarri dabiltza irailaren 17an egingo duten rallysprinta antolatzeko lanean. Antolatzaileek adierazi dute aurtengo edizioan posible dela sorpresaren bat edo beste egotea, baina ez dute ezer aurreratu nahi izan.

Iaz parte-hartze ederra egon zen, eguraldiak lagundu egin zuen, eta irabazleari dagokionez ezustekoa izan zen, Ander Vilariño ez zelako lasterketara agertu –egun gutxi lehenago saldu zuen autoa. Egoera horren aurrean, garaipenerako bigarren hautagai Joseba Zapirainek (Peugeot 206 WRC) ez zuen kontrariorik izan. Lehenengo bi txandak topera egin zituen (04:07:07, eta 04:07:00) eta arriskatzen ibiltzeak zentzu handiegirik ez zuela ikusita, hirugarrenean hanka altxa zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak