Marixekako elkarte gastronomikoak antolatzen ditu jaiak eta elkarteko presidente Patxi Aiastuin arabera, "giro polita" egon ohi da: "Egia da azken urteetan jaiek apur bat behera egin dutela, lehen dantzariak-eta izaten ziren. Hala ere, urteroko hitzordua da aramaioar askorendako". Aramaioarrak dira jaietan parte hartzen duten gehienak –horietako asko Aramaion jaio arren kanpoan bizi direnak–, baina Legutio ingurutik ere gerturatzen da jendea.