Etor Telleria arkeologoaren eskutik, Murugainera bisita gidatua domekan

Edu Mendibil 2011ko uzt. 29a, 11:11

Murugainen egiten diharduten indusketa lanen berri emateko antolatutako ekitaldien artean, domekan bisita gidatua egingo dute. Etor Telleria arkeologoak gidatuko du bisita. Gaiarekin interesatutako guztiei gonbidapena egin diete parte hartzeko. Hitzordua, 11:00etan, Aramaioko frontoian.

Indusketa proiektua herriari zabaltzea da Udalaren eta Aramaioko Ondarearen Berreskurapen Taldearen asmoa. Aurreko asteotan Aramaio bailarako gerra denborako trintxera batzuk lokalizatu eta trintxeren mapa egiteko auzolanean jardun dute. Aramaio, Aretxabaleta eta Arrasate erdian dagoen mendi tontorra da Murugain.  

Domekan, uztailaren 31n, bisita gidatua izango da Etor Telleria arkeologoaren eskutik eta bertan parte hartzeko gonbidapena zabaldu dute. 11:00etan elkartuko dira frontoi aurrean.   

Gasteizko Ondare Babesa elkartea da uztailaren hasieratik indusketa lanak egiten diharduena. Esan bezala, Aramaioko Ondarearen Berreskurapen Taldeak eta Aramaioko Udalak bultzatu dute proiektua. Irailean proiektuaren balorazioa iritsiko da. Era berean, Espainiako gerraren inguruko mahai ingurua egiteko asmoa daukate.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak