Aramaiotik Kroaziara oporretan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko uztailaren 20a

1950ean jaiotako aramaioar talde bat, 15 bat lagun, Kroaziara doa uda partean, lurralde hura bisitatzera. Sasoi bereko gizonezko eta emakumezko koadrila. Abuztuaren 29an irten eta 5ean itzuliko dira. Bilbotik irten, zuzenean Dubrovnikera iritsi, eta han hiru egun pasako dituzte. Halere, handik mugituko dira Opatija eta Rijeka aldera ere, eta beste lurralde batzuk ere ikusteko astia ere hartu nahi dute.

Esaterako, Split, Sibenik, Zadar… “Ilusioz beterik goaz eta hango jendea eta bertako ohiturak ezagutzeko gogoa daukagu” esan digute. Bueltan, hango paraje ederretan ateratako argazkiak konpartitu nahiko genituzke zuokin, Goiena.net-eko erabiltzaileokin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak