20:00etan hasiko dira jaiak etxafuego eta kanpaien errepikapenaz. 21:00etan auzoko bertso afaria egingo dute goi mailako gonbidatuekin, izan ere, Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña etorriko dira.
Bizikleta lasterketa, bihar
Zapatuan, berriz, egun osorako egitaraua prestatu dute: 12:00etan meza, 13:00etan Ibarra auzotik Arexolara bizikleta lasterketa, 17:30ean mus eta briska txapelketa plazan, 18:00etan Arexolatik Arriolara kalejira, 19:30ean kanpai jotzearen erakustaldia eta 22:30ean dantzaldia Laja bigarrena eta Narbaiza trikitilarien eskutik.
Parrandarekin behar den moduan amaitzeko, goizaldean txokolatea eta bizkotxoak banatuko dituzte. Biharko ekitaldien artean, bizikleta lasterketa nabarmendu beharra dago, urtero adin guztietako hainbat parte hartzaile batzen ditu-eta. Gaztetxoek primeran pasatzen dute; antolatzaileek espero dute aurten ere hala izatea.
Zapatuko ajeari aurre egiteko hiru ekitaldi izango dira domekan: 12:00etan meza nagusia, mezaren ostean Aramaioko dantza taldearen emanaldia eta 18:00etan umeendako jolasak. Jolasen ostean datorren urtera arte agurtuko dira jaiak.
Horra egitarau osoa:
