Basarri Barri (ABB) proiektuaren barruan sartuta dagoen Murugaingo indusketa proiektuan hilaren 29ra arte jardungo dute lanean, Aramaion. Proiektuaren helburua da Kristo aurreko lehenengo milurtekoan herrixka harresitu bat zegoela baieztatzea.
Aurrekontua
Lehen fase horren aurrekontua 45.202 euro da. Arabako Institutu Arkeologikoak 30.000 euro bideratuko ditu. Gainerakoa, Aramaioko Udalaren eta herrian martxan jarrritako hainbat ekimenen bidez lortzeko asmoa dute.