PPkoa izango da Arabako ahaldun nagusia

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko uztailaren 7a

Arabako Ezker Batua-Berdeak-ek erabaki du ez ematea botoa EAJren hautagaiari, Xabier Agirreri, gaur, eguena, Arabako Diputatu nagusia aukeratzeko bozketan. Gaur hautatuko dute Arabako Batzar Nagusietan, batzarkideek, Arabako ahaldun nagusia. PPko Javier de Andres aukeratuko dute, EB-Berdeak-ek erabaki duelako bere hautagaiari ematea botoa. Iñaki Nafarrate aramaioarrak (EAJ), aurreko agintaldian diputatu izan denak, ez du aukerarik izango berriro ere Arabako gobernuan parte hartzeko.

Erreferenduma egin zuten atzo Arabako EB-Berdeak-eko militanteek, erabakitzeko zer egin eguenean Arabako Batzar Nagusietan. %84k erabaki zuen beren hautagaiari, Nerea Galvezi, bozkatzea dela onena eta, honenbestez, ez babestea Xabier Agirre EAJren hautagaia. Honek, EAJren (13) eta Bilduren (11) botoak ziurtatuta dauzka, baina beste birenak ere behar du, PP baino gehiago izateko. Izan ere, popularrek, PSE-EErenak (9) ere ziurtatuta dauzkate, 25 guztira.

Negoziazio luzeak

Azkeneko asteetan negoziazioetan ibili dira EAJ eta EB-Berdeak. Baina ez dira akordiora irtisi eta, azkenean, bihar zer egin erabakitzeko erreferenduma egitea erabaki dute EB-Berdeak-eko Arabako militanteek. Erreferendumean, alde nabarmenez, EAJri botorik ez ematea erabaki dute. "Militanteen erabakia betearazlea da; ez espero azken orduko ezustekorik biharko bozketan" adierazi du Kontxi Bilbao Ezker Batuko eledunak.

Hortaz, Javier de Andres aukeratuko dute bihar Arabako Batzar Nagusiek, Arabako ahaldun nagusi. Azkeneko lau urteotan agintean egon den Xabier Agirre ordezkatuko du de Andresek.

PPrekin ituna?

Iñaki Gerenabarrena Araba Buru Batzarreko presidenteak adierazi du susmoa duela PPrekin ituna egina daukala EB-Berdeak-ek; izan ere, negoziazioak "kafkianoak" iruditu baitzaizkio jeltzaleari. Hiru bider aldatu dituztelako EB-Berdeak-ekoek negoziatzeko kideak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak