Bilduk eta Aramaioko Alkartasunak banatu dituzte udal batzordeak

Edu Mendibil 2011ko ekainaren 30a

Hiltegi zaharreko esleipena eta Gorrien bideko konponketak onartzeaz gain, udal gobernua aurkeztu zuten asteleheneko ez ohiko bilkuran.

Ramon Ajuria alkatea izango da Ogasuneko batzordeburua eta gainerakoak Andoni Solupe (Hirigintza eta Gazteria-Migrazioa-Berdintasuna), Jose Ramon Uribe (Zerbitzuak), Ane Miren Etxebarria (Euskara eta Hezkuntza eta Ingurumena-Nekazaritza), Martin Etxabe (Mendia), Edurne Uribarren (Ongizatea) eta Lierni Altuna (Kultura eta Kirola eta Parte Hartzea-Auzoak). Altuna izango da lehen alkateordea eta Etxebarria bigarrena.

Batzordeak herritarrei irekiak izatea da helburua. Udal gobernuko bozeramalea Lierni Altuna izango da. Osoko bilkurak hileko azken eguaztenean egitea adostu zuten astelehenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak