Gaur egingo da datozen lau urteotako Udalaren jarduna zehazteko plenoa

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ekainaren 27a

Gaur egingo da 2011-2015 agintaldiko Udalaren jarduna eta antolamendua zehaztuko dituen ezohiko plenoa. 19:00etan izango da, udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

Gai zerrendaren barruan, honakoak dira puntu garrantzitsuenak: hasteko, ekainaren 11ko udal eraketa plenoko akta onartu beharko dute. Gero, eratutako talde politikoen osaketaren eta izendatutako bozeramaileen berri emango dio Ramon Ajuria alkateak udalbatzari.

Gainera, zehaztu beharreko beste gaietako bat izango da udalbatzaren bilkuren maiztasuna. Bestalde, alkatetzaren beste proposamen batzuk onartu beharko ditu osokoak: batzorde informatibo iraunkorrak osatzeko eta kide anitzeko organoetako ordezkarien izendapena, alkateordeen izendapena eta informazio batzordeen arduradunak nortzuk izango diren erabakitzea. Horrez gain, udalbatzaren bilkuren maiztasuna ere finkatu beharko dute gaur.

Bi obra garrantzitsu berbagai
Bestalde, aurreko udalbatzak abiarazitako bi proiektu garrantzitsu ere izango dute berbagai. Gorrien bidea egokitzeko lanen kontratua esleitu beharko du udalbatzak eta eta hiltegi zaharraren obrek aurrera egin dezaten ziurtagiria onartuko dute, bidezkoa bada. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak