Egun Udalak betetzen dituen hainbat eginbehar udaltzain batek egin zitzakeela erabaki zuen aurreko agintaldiko udal gobernuak. Esaterako, udal mezularitzaren banaketa eta udal instalazioen mantentze kontrola. Azken horien artean egongo lirateke ur sareak, saneamendu sareak, errepideak eta eraikinak, besteak beste.
Larrialdietarako gertu
Hauexek dira baldintza aipagarrienak: elebiduna izan behar da, 18 eta 35 urteko artekoa, garaiera minimo bat izan behar du –emakumezkoek 1,60 metro eta gizonezkoek 1,65 metro– eta B motako gidabaimena izatea derrigorrezkoa da. Bestalde, egun osoko ohiko jarduna izango du. Hori bai, larrialdi kasuetan, eguneko 24 orduetarako prestutasuna izan behar du.