Iñaki Nafarratek kargu hartu du Arabako Batzar Nagusietan

Eneko Azkarate Laspiur 2011ko ekainaren 15a

Arabako Batzar Nagusiak eratzeko ekitaldia egin dute gaur goizean eta ordezkari bakarra izango du bertan Debagoienak: Iñaki Nafarrate (EAJ) aramaiorra. Nafarratek kargu hartu du dagoeneko. Aurreko agintaldian, Arabako Toki administrazioko eta Lurralde orekarako foru diputatua izan da Iñaki Nafarrate. Juan Antonio Zarate (PP) aukeratu dute Batzar Nagusietako presidente. PPko hautagaiak 25 boto jaso ditu eta EAJrenak, Pedro Elosegik, berriz, 24. Bi boto zuri jaso dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak