Paula Amilburu eta Peru Abarrategi aramaioarrak Euskal Herriko eskolarteko bertsolari txapelketaren finalean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ekainaren 14a

Ikastolen elkarteak antolatzen duen Euskal Herriko eskolarteko 23. bertsolari txapelketaren finala zapatuan jokatuko da Aguraingo Harresi aretoan. Bi modalitate ditu, 14 urte artekoak eta 14tik 18 urtera artekoak. Bada, bi mailotan ordezkari aramaioarrak izango ditugu: lehenengoan Peru Abarrategi eta bigarrengoan, berriz, Paula Amilburu. Saioak goiz zein arratsaldez izango dira.

Aramaiok bertsolari harrobia duenik ez dago zalantzarik. Aramaiokoa da egungo Arabako txapeldun nagusia, Manex Agirre, hain zuzen. Egunen baten Agirreren lekukoa har dezaketenak ez dira falta herrian; Peru Abarrategi eta Paula Amilbururen kasua izan daiteke, zergatik ez. Izan ere, Abarrategi eta Amilburu Euskal Herriko bertsolarien txapelketako finalera sailkatu dira. Zapatuan jokatuko da, hllak 18, Aguraingo Harresi aretoan.

Bi modalitateetan –gaztetxoak eta helduak– proba ezberdinak gainditu beharko dituzte bertsolariek, adinaren arabera maila ez da bera-eta. Gaztetxoenen finalak 14 hautagai izango ditu eta helduenak, berriz, 11.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak