Sorpresarik ez udal eraketa saioan: Ramon Ajuria alkate

Maider Arregi 2011ko ekainaren 11

Espero zen moduan, Bildu koalizioko Ramon Ajuria izango da datorren lau urtetan Aramaioko alkate berria. Aldeko zazpi boto jaso ditu: sei Bidukoak eta bat Aramaio Alkartasunak eman diona. Abstenitu, berriz, bi egin dira: EAJ alderdiko zinegotzia eta Aramaioko Alkartasuna alderdiko zinegotzia. Hemen dituzue argazkiak ikusgai.

12:00etan puntuan hasi da kargu-hartze saioa. Adinekoen mahaia zinegotzirik zaharrenak, Iñaki Nafarratek, eta zinegotzi gazteenak, Idoia Beitiak osatu dute. Eskuz egin dute bozketa eta Ramon Ajuriak aldeko zazpi boto jaso ditu: sei Bidukoak eta bat Aramaio Alkartasunak eman diona. Abstenitu, berriz, bi egin dira: EAJ alderdiko zinegotzia eta Aramaioko Alkartasuna alderdiko zinegotzia.

Ramon Ajuria Alkate berriaren lehen hitzak

"Herritarrei aurkeztutako programa zintzoki betetzen saiatuko gara. Protagonistak herritarrak izango dira eta herri honen abertzale sentsibilitate guztiak bat egiten saiatuko gara. Herritik udaldera eta udaletik herrirako kudeaketa egingo dugu. Udal demokratiko eta parte-hartzaile garbi baten alde egingo dugu lan. Eroso bizitzen jarraitzeko herria eraikiko dugu guztiondako eta berdintasunaren alde egingo dugu".

Udalaren ateak denendako zabalik egongo direla ere azpimarratu du. Amaitu aurretik, berriz, aurreko udal taldeak egindako lana eskertu gura izan du Ajuriak. Alkate berriak, nabarmendu du Asier Agirrek arlo pertsonalean jasandako epaiketaga. Eta bere poza azaldu du ere Jon Agirre preso ohia, 30 urteren ostean, etxean dagoela adieraztean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak