2011ko San Martin jaiek badute kartela

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ekainaren 10a

San Martin jaiak gero eta gertuago daude. Aurten uztailaren 1etik 4ra arte izango dira baina aurreko zein osteko asteburuetan ere izango dira ekitaldiak: aurrekoan, arrantza txapelketa, eta ostekoan, bertso afaria eta pilota partidua. Bada, 2011ko kartela aukeratu du Udalak: Mikel Ruiz de Azuaren Ganauak badatoz jaixetara aukeratu dute. Haurren kartela ere aukeratu dute, Jokin Larrañagak egindakoa, hain zuzen.

Iaz ere Mikel Ruiz de Azuak irabazi zuen lehiaketa; 150 euroko saria jaso du eta haren irudia programako azalean agertuko da.  Ezin izango da jaietan egon, kanpoan dabil-eta. Hala ere, jaietan parte hartzeko modu bat dela adierazi du. Jokin Larrañagaren irudia, bestalde, programaren barnealdean joango da. Larrañagak 60 euroko txeke bat jasoko du Elkar megadendan trukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak