Kale neurtzaileek bete beharreko baldintzak honakoak dira: 18 urtetik gorakoa izatea eta unibertsitateko edo lanbide heziketako ikaslea izatea –edo horien baliokidea dena–. 30 orduko datu bilketa izango da, bost astez: eguazten arratsaldean bi ordu, zapatu goizean bi ordu eta zapatu arratsaldean beste bi ordu. Neurtzaileek bi orduko prestakuntza saio bat jasoko dute irailaren hasieran; irailaren 21etik urriaren 29ra egingo dira neurketak. Neurtzaileek programak jasotzen duen tokirik hurbilenetan arituko dira.
300 euro, bidaiak eta dietak
Ordainsaria 300 eurokoa izango da, eta bidaiak eta dietak ere ordainduko dira. Diruaz gain, kale neurketaren metodologian aditua ziurtagaria jasoko dute. Izena emateko azken eguna da ekainaren 24a eta informazio gehiagorako udaletxera jo beharko du interesatuak.