Ramon Ajuria lehen bozketan alkate izendatzea espero da zapatuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ekainaren 9a

Zapatuan izango da inbestidura edo udal eraketarako eguna. Korporazio eta alkate berria eratzeko plenoa da, hain zuzen. Gero, 30 eguneko epea izango du udalbatza berriak beste pleno bat deitzeko eta pleno horretan udal batzorde bakoitzeko buruak aukeratuko dira. Udaletxeko osoko bilkura aretoan izango da, 12:00etan.

Adineko mahaia delakoak gidatuko du eraketa prozesua. Hau da, egun horretan Udalak bururik ez duenez, adina izango da prozesua gidatzeko irizpidea. Zinegotzi zaharrenak eta gazteenak hartuko dute ardura hori. 

Bilduren gehiengo osoa
Eguneko lehen puntuan zinegotziak aukeratzen dira eta zin egin beharko dute, banan-banan. Bigarren puntuan, berriz, alkate berria aukeratuko da. Isilpeko bozketa bidez –zinegotzi bakoitzak balio bera duen boto bat– aukeratuko da alkatea. Lehen txanda horretan norbaitek gehiengo absolutua lortzen badu, hori izango da alkate. Eta Bilduk gehiengo osoa lortu zuenez, Ramon Ajuria alkate izendatzea izatea espero da. Ez da aurreikusten bigarren bozketa bat egin beharko denik. Ohikoena da alkate berriak hitz batzuk esatea, Aramaioko alkate moduan egingo dituen lehen adierazpenak, hain zuzen. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak