Santi Kurtz Eguna domekan: jana, edana eta giro paregabea mendian

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ekainaren 2a

Aspaldiko ohiturari jarraituz, Santi Kurtz Eguna ospatuko dute domekan. Ekaineko lehen domekako urteroko hitzordua da aramaioarrendako. Arriola eta Arexola auzoko bizilagunek antolatzen dute herri guztiarendako.

Arexola eta Arriola auzoetako bizilagunek antolatzen dute, eta Orixol mendirako gailurrera bidean dagoen Santi Kurtz ermita ondoan dagoen txabolan egingo dute ospakizuna. Josu Olaizola Arexola auzoko alkateak adierazi duenez, eguraldi ona egin duen urteetan jende asko hurbildu izan da ermitara: "Aramaioarrak izaten dira gehienak, baina mendi bueltatik datozen beste asko ere etortzen dira", adierazi du.

Meza, eguerdian hasita
Meza izango da eguneko lehen hitzordua: 12:00etan izango da, ermitan bertan. Gero, 14:00etatik aurrera, jatekorik eta edatekorik ez da faltako ermitatik 200 metro ingurura dagoen txabolan: salda beroa eta txorizoa izango dira, besteak beste. Pintxoak ez dira doakoak izango, baina prezio sinbolikoa izango dute, hau da, gastuak estaltzea da helburua. Eta noski, ospakizunari giroa emateko, trikitixa doinuak entzun ahalko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak