Izena emateko azken eguna maiatzaren 26a zen hasieran. Hala ere, antolatzaileek izenemate epea luzatzea erabaki dute; gaur arte, hilak 30. Halaxe azaldu du Manex Agirre antolakuntza taldeko kideak: "Oraingoz [egubakoitz arratsaldean] ume gutxik eman dute izena eta epea astelehenera arte luzatzea erabaki dugu. Hala ere, hori epe ofiziala da eta, kasuak kasu, onartuko dira hortik aurrerako eskaerak".
Zuiako koadrila osoko ikasleendako irteera da eta Aramaiotik 18:00etan irtengo da autobusa, hilaren 10ean. Domekan Aramaioko eskolan izango dira bueltan, 14:15erako. Honakoa eraman beharko dute ikasleek: mendiko botak, lo-zakua, aldatzeko jantziak eta garbiketarako gauzak. Izena emateko, udaletxean aurkeztu behar da 35 euro ordaindu izanaren ordainagiria.