Urdaibaiko Madariaga dorretxea bisitatzeko irteera hilaren 21ean

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko mai. 18a, 14:39

Zuiako Koadrilak familia guztiarendako irteera antolatu du Urdaibaiko Madariaga dorretxera. Zapatuan da, hilak 31. Bisita gidatua izango da, eta goizean egingo dute Madariaga dorretxera bisita. Aramaiotik 09:00etan irtengo dira.

EAEko biodibertsitatea eta naturaren ezagutza sustatzeko helburua du zentroak eta biodibertsitatearen garrantzia azpimarratzeko premiarekin sortu zen. Hau da, biodibertsitateak gizakioi ematen dizkigun onurak eta espezien desagertzearekin galtzen duguna ezagutzera ematea da Urdaibaiko zentroaren xede nagusia. Bisita gidatuaz gain, Txatxarramendiko irlara ibilaldia egingo dute eta Laidara ere joango dira, itsaso tartea itsasontzian gurutzatu ostean. Arratsaldean, berriz, haurrendako tailerrak egingo dituzte, eta gurasoek denbora librea izango dute gura dutena egiteko.

Bazkaria etxetik eraman 
Egun osoko plana da: 09:00ak aldera irtengo dira eta Aramaiora ez dira 20:00ak arte itzuliko. Hala, antolatzaileek jakinarazi dute bazkaria etxetik eraman behar dela edo bestela han erosi. Hona autobusaren eta sarreraren prezioa: 0 eta 2 urte artekoek doan izango dute, 3 eta 12 urte artekoek sei euro ordaindu beharko dute eta 13 urtetik gorakoek, azkenik, zazpi euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak