Bertso abentura Sarrian, Lehen Hezkuntzako ikasleendako

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko maiatzaren 10a

Ekainaren 10etik 12ra bitartean bertso barnetegia egingo da Sarrian Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako haurrendako. Ekimenaren helburua da oporraldia aprobetxatuz euskararen erabilera bultzatzea, haren erregistrorik ludikoena garatuz. Horrez gain, ondare kulturala sakonago ezagutzea ere badu helburu irteerak. Izena emateko epea zabalik dago maiatzaren 26ra arte.

Aste bukaera osorako irteera izango da, ekainaren 10etik 12ra. Sarriako I. Goikuria aterpetxera joango dira eta honakoa izango da ikasleek eraman beharrekoa: mendiko botak, lo-zakua, aldatzeko jantziak eta garbiketarako gauzak. 

Izena emateko azken eguna da maiatzaren 26a da; Udalean aurkeztu behar da 35 euro ordaindu izanaren  ordainagiria. Zuiako koadrilako ikasleendako irteera da; Aramaiotik 18:00etan irtengo dira. Informazio gehiagorako klikatu hemen.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak