Idazle gazteek euren sariak jaso dituzte

Asier Alkorta 2011ko maiatzaren 9a

Txirritola euskara elkarteak egubakoitzean banatu zituen ipuin lehiaketako sariak Txan magoarekin batera. Guztira 60 lan aurkeztu zituzten lehiaketara.

Saridunak ondokoak izan diran: lehenengo mailan Ilargiaren urtebetetzea eta 2.ean Baso sorginduko adarbakarra -biak ala biak taldekako lanak-; 3. mailan Eider Lasaga eta Maddi Avila; 4. mailan Sofia Larrañaga; 5. mailan Amaia Arregi eta Maia Etxebarria: 6.mailan Markel Ullibarriarana eta Juti Nuñez; eta DBHn, Alaitz Gabilondo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak