Aramaioarrei "aukera izanez gero" autoak garajean sartzea eskatu die Udalak, Debagoeineko Trikitixa Eguna dela-eta

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko maiatzaren 5a

Zapatuan, maiatzak 7, Trikitixa Eguna ospatuko da Aramaion. Bada, Aramaioko Udalak herritarrei eskatu die "aukera izanez gero" autoak garajean sartzeko. Izan ere, eguna antolatu duen trikitixa taldeak auto eta autobus ugari espero ditu; hala ere, egun horretarako aparalekuak aurreikusi ditu.

Bestalde, Santa Ana ermita eta Kultur etxe arteko bide zatian karpa bat jarriko da bihar goizean, egubakoitza; bihar da-eta montaketa eguna. Beraz, Udalak jakinarazi du bide tarte hori moztuta egongo dela astelehen goizera arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak