Ander Axpek ezin izan du trinketeko txapela Aramaiora ekarri

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko maiatzaren 4a

Trinketeko GRAVNI txapelketako – Euskal Herriko lurraldeek eta Errioxak hartzen dute parte– finalera faborito moduan sailkatu arren, Ander Axpe aramaioarrak eta Zigoitiko Mikel Isasmendik ezin izan dute txapela ekarri. Joan den zapatuan jokatu zuten finala, Gipuzkoako bikotearen aurka. 

Finala 40-23 galdu zuten: "Nahiko ondo hasi ginen baina hainbat tanto jarraian egin ziguten eta ezin izan genion buelta eman; merezimendu osoz irabazi ziguten", adierazi du Axpek. Gakoa gipuzkoarren aurrelariaren maila altuan egon zen, Axperen arabera: "Ez zen ligaxkako bera, eta oso ona zen; sakearekin min handia egin zigun".

Orain trinketeko Euskadiko txapelketa jokatuko du, egiten bada. Izan ere, bikote gutxi daude eta antolatzaileak oraindik ez dute erabaki ospatuko den edo ez. Bestalde, Arabako herri arteko pilota txapelketarekin hasiko da bihartik aurrera, Legutioko Ibai Fernandez de Larrinoarekin batera . Finala ekainaren 19an jokatuko da, Araba Euskaraz euskararen aldeko jaiaren bueltan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak