Orixol elkartearekin Deba eta Zumaiara irteera egin dutenak primeran ibili dira

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko apirilaren 18a

Orixol mendizale elkarteak antolatuta, zapatuan, hilak 16, Deba eta Zumaia artean mendi ibilaldia egin zuten 26 aramaioarrek. Deba eta Zumaia artean kostako ibilbidea aukeratu zuten, eta beraz, paraje ederrez gozatzeko aukera izan zuten. Gainera eguraldi lagun izan zuten. Urteko bigarren ekintza izan da; antolatzaileak pozik daude, izan ere, iazko parte-hartzea ia bikoiztu egin da.

Lau ordu inguruko mendi ibilaldiaren ostean Hernanira joan ziren autobusez. Bertan sagardotegi baten bapo bazkaldu zuten eta poteo labur bat egin ostean Aramaiora bueltatu ziren. 21:00ak alderako heldu ziren gurera. Hurrengo irteera Piriniotara egiteko asmoa dute. San Juanen bueltan joango dira eta helburua izango da Monte Perdidoko gailurra ezagutzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak