Ramon Ajuria izango da Bildu koalizioaren alkategaia Aramaion

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko apirilaren 18a

Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetarako Bildu koalizioaren alkategaia Ramon Ajuria izango da. Arrasaten jaio arren Aramaion 24 urte daramatza Ramon Ajuriak. Beraz, Aramaio eta aramaioarrak ondo ezagutzen ditu.

Berria da politikagintzan eta aitortu digunez, "lehiakide zailak" izango ditu: "Biak alkateak izandakoak dira, eskarmentu handikoak, baina horrek ez dit beldurrik ematen". Aramaioko Bilduk espresuki nabarmendu gura du zerrendaburua baino taldea bera dela garrantzitsua.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak