Iñaki Nafarrate, Aramaiorako EAJko alkategai

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko apirilaren 18a

Iñaki Nafarrate izango da maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetarako EAJko alkategaia. Arabako toki administrazioko eta lurralde orekarako foru diputatua izan da azken lau urteetan eta datozen hauteskundeetarako alkate moduan aurkeztea erabaki du alderdi jeltzaleak.

Esandako moduan, Nafarratek Diputazioan egin du lan azken legealdian, baina ondo baino hobeto ezagutzen du Aramaio. Izan ere, 1983tik 1987ra alkateorde izan zen eta 1995tik 2003ra, berriz, alkate. Hau da, bi legealdi egin zituen jarraian Aramaioko udal gobernuaren buruan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak