Aramaioko Alkartasuna izena hartu duen alderdia hauteskundeetarako, Jose Ramon Uribe alkategai dela

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko api. 15a, 15:16

Maiatzaren 22ko udal eta foru hauteskundeetarako Aramaioko Alkartasuna izena hartu duen alderdia sortu da Aramaion. Orain arte Eusko Alkartasunan egon diren ordezkariez dago osatuta batez ere, eta alkategaia Jose Ramon Uribe (Arrasate, 1954) izango da. Esan beharra dago Bildu alderdiarekin ez direla akordio batera iritsi eta Aramaion bakoitza bere bidetik aurkeztuko dela. Hau da, Aramaion hala jokatzea erabaki dute.

Uribek badaki zer den Aramaioko alkatea izatea, 1991etik 1995era aritu zen-eta lan horretan. Aurrez zinegotzi moduan egon zen lau urtez eta orduko alkateak hurrengo legeldian ez jarraitzea erabaki zuenez, 1991n heldu zen alkatetzara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak