Urdaibaiko Madariaga dorretxea bisitatzeko aukera, Zuiako Koadrilaren eskutik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko api. 11a, 13:44

Zuiako Koadrilak familia guztiarendako irteera antolatu du Urdaibaiko Madariaga dorretxera. Bisita gidatua izango da; maiatzaren 21ean egingo dute irteera. Izena emateko azken eguna da maiatzaren 6a.

Goizean egingo dute Madariaga dorretxera bisita. Dorretxea ezagutzen ez duenarendako: EAEn biodibertsitatea eta naturaren ezagutza sustatzeko helburua du zentroak eta biodibertsitatearen garrantzia azpimarratzeko premiarekin sortu zen. Hau da, biodibertsitateak gizakioi ematen dizkigun onurak eta espezien desagertzearekin galtzen duguna ezagutzera ematea da Urdaibaiko zentroaren xede nagusia. Bisita gidatuaz gain, Txatxarramendiko irlara ibilaldia egingo dute eta Laidara ere joango dira, itsasoa itsatsontzian gurutzatu ostean. Arratsaldean, berriz, haurrendako tailerrak egingo dituzte, eta gurasoek denbora librea izango dute gura dutena egiteko.

Izenematea eta prezioa

Egun osoko plana da. Izan ere, 09:00ak aldera irtengo dira eta Aramaiora ez dira 20:00ak arte-edo itzuliko. Hala, antolatzaileek jakinarazi dute bazkaria etxetik eraman behar dela edo bestela han erosi. Hona autobusaren eta sarreraren prezioa: 0 eta 2 urte artekoek doan izango dute, 3 eta 12 urte artekoek sei euro ordaindu beharko dute eta 13 urtetik gorakoek, azkenik, zazpi euro.

Maiatzaren 6a baino lehen eman behar da izena. Nola? Bada, Zuiako Koadrilaren kontu korronte zenbakian egin behar da ordainketa: 2097 0224 98 0102679817. Derrigorrezkoa da ordainketaren ordainagiria udaletxean aurkeztea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak