Korrikaren Donostiako jaira joateko autobusak jarri dituzte; gaur da izena emateko azken eguna

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko apirilaren 8a

Korrika 17 Donostiara heltzen denerako jaian parte hartzeko autobusa irtengo da Aramaiotik. Apirilaren 17an, domeka, izango da jaia eta Aramaiotik joaten direnen egun osoa egingo dute Donostian. Bakoitzak bere kabuz ospatuko du jaia. Hau da, autobusa 10:20an irtengo da kiroldegitik eta 20:00ak aldera izango da itzulera. Izena emateko azken eguna gaur da, apirilak 8.

0 eta 3 urte artekoak doan izango dute autobusa eta 4 urtetik gorakoek, berriz, lau euro ordaindu beharko dute. 15 urtetik beherakoak heldu baten konpainiarekin joan behar dira. Izena emateko Zuiako Koadrilako kontu zenbakian egin behar da ordainketa: 2097 0224 98 010267981. Ordainketaren ordainagiria udaletxean aurkeztea ezinbestekoa da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak