Udaleku irekietarako izenematea zabalik

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko apirilaren 4a

Uztaileko 3 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako udalekuetarako motorrak berotzen hasi da Udala. Aurten uztailaren 6tik 19ra izango dira, bi egunak barne. Goiz osoa pasako dute neska-mutilek udaleku ireki horietan, 10:00etatik 13:00etara –baserrikoendako autobusa egongo da–. Izena emateko udaletxera edo eskolara jo behar dute gurasoek, maiatzaren 6a baino lehen.

Izena emateko haurraren datuak eraman behar dira, eta horrez gain, Aramaioko Udalak Euskadiko Kutxan edo Vital Kutxan duen kontu korrontean 36 euro sartu izanaren ordainagiria aurkeztu behar da.

Begiraleendako formazioa 
Ez da udalekurik begirale barik, eta haurrei udalekuetarako deia egiteaz bat Udala begirale bila jarri da. Begirale lanak egiteko eta begiraleak prestatzeko jendea behar dute. Begirale izateko honako ezaugarriak hartuko dira kontuan: begirale titulua izatea, EGA izatea, umeekin esperientzia izatea eta Aramaiokoa izatea. Begirale guztiek, bestalde, derrigorrezkoa den formazio berezia jasoko dute maiatzaren 28an. 17 urte  baino gehiago izatea da ezinbesteko baldintza bakarra eta soldata 240 eurokoa izango da.
Izena emateko Ana Muñoarengana jo –945 44 53 74–, maiatzaren 6a baino lehen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak