Hautesle-errolda ikusgai dago udaletxean, hilaren 11ra arte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko apirilaren 4a

Gaur ezkero ikusgai dago udaletxean maiatzaren 22ko udal eta batzar nagusietarako hauteskundeetarako hautesle-errolda. Udal bulegoko ordutegiaren barruan kontsultatu ahalko dira zerrendak, apirilaren 11ra arte. Erreklamazioak jarri gura izanez gero epe horien barruan egin behar dira. Hauteskunde prozesuari buruzko informazioa jaso gura duenak 901 101 900 telefono zenbakira deitu edo www.ine.es webgunera jo beharko du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak