Non utzi duzu txapela?
Etxean daukat. Tokiren bat bilatu beharko diot, lagunei erakusteko.
Otamendirekin buruz buru.
Hasieran denok parekatuta ibili ginen, maila polita zegoen. Buruz burukoan, seiko motzean, Otamendi eta biok elkar ondo ulertu genuen eta barre algarak ere izan ziren, gustura defendatu genuen.
Ze sentsazio izan zenuen?
Jendearen harrera beroak asko lagundu zigun. Animatu egiten zaitu eta hori garrantzitsua izan zen finalean.
Txapela Jon Agirrerendako.
30 urte barruan egon ostean, maiatzean berriro eskuratuko du askatasuna; aukera ezin hobea txapela eskaintzeko. Oso garrantzitsua da Aramaiorendako.
Erreleboa oholtza gainean eta baita ikusleen artean ere.
Aurten txapelketak jendearen eta parte hartzaileen aldetik irabazi du. Mantentzeko ezinbestekoa da.
Hurrengo urratsa?
Txapelari eustea!Une honekin disfrutatu eta denborak esango du. Saiorik etortzen bada, gustura hartuko dut.
"Udaberria bi bider Aramaiora"
Lagunen pankartak zioen bezala –"Disfrutatu, baña txapela etxera"–, aginduak beteta itzuli da etxera udaberri paregebea aurretik daukan bertsolari aramaioarra. Txapela maiatzean askatasuna berreskuratuko duen Jon Agirrei eskaini zion:
Baina 30 urte direnez denbora eta denbora
txapel hau doa gaurko honetan Suñara,
Untzilla ondora
udaberria aurten bi aldiz baitator Aramaiora
Manex Agirre