n gehienezko neurria A3koa izan behar da.
Bi kategoria bereiztu dituzte: 16 urtetik beherakoak eta 16 urtetik gorakoak. Hona hemen lanak aurkezterakoan kontuan hartu beharrekoak: gutunazal baten barruan aurkeztu beharko da kartel bakoitza eta kanpoan honako izenburu hau jarri beharko zaio: San Martin jaietako kartel lehiaketa. Barruan, gutunazal txiki baten izenburu bera eta egilearen datuak iragarri beharko dira.
Azken eguna, maiatzaren 10a
Kartelak aurkezteko azken eguna da maiatzaren 10a, eta udaletxean entregatu behar dira, helbide honetan: Aramaioko Udala, Bixente Goikoetxea plaza, 01160 Aramaio.
Sariak, noski, ez dira faltako. 16 urtetik beherakoen arteko onenari 60 euroko txartela emango diote Elkar dendetan gastatzeko. 16 urtetik gorakoen artean kartel onenaren egileari, ordea, 150 euro emango diote.