Datorren astelehenean jarriko dute martxan zentroa, egun horretatik aurrera helduko dira gazteak. Delitua 14 eta 18 urteen artean egin dituztenak izango dira Aramaioko zentroan; batazbesteko adina 16 urtekoa izango da. Mutilendako dago zuzenduta eta denetariko ekintzak egiteko aukera izango dute. Erregimen zabaliko edo erdi zabaliko egoeran sartuko dira, hots, kasurik txarrenean ere inguruetara irteteko aukera izango dute. Zentroa egitea ia hiru milioi euro kosta zaio Jaurlaritzari.