Bederatzi kilometro egingo ditu Korrikak Aramaiotik. Apirilaren 14an pasako da, 12:00ak aldera, eta Aramaioko Korrika batzordeak gogoratu gura du oraindik ere kilometro batzuk salgai direla. Batzuk saldu dituzte eta erosleei eskerrak eman gura diete, emandako laguntzagatik. Hala ere, oraindik AEKk antolatutako euskararen aldeko ekimenari laguntza eman gura duen kultur talde, elkarte gastronomiko edo bestelako eragileek badute horretarako aukera: Txirritola euskara elkartearen kontu korrontean egin behar da ekarpena.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.