Puntuetara berdindu arren, finaletik kanpo geratu da azkenean Xabi Igoa

Julen Iriondo 2011ko martxoaren 21a

Manex Agirrek, Asier Otamendik, Zigor Enbeitak, Iñaki Viñasprek, Oihane Pereak eta Ander Solozabalek kantatuko dute Arabako Bertsolari Txapelketaren apirilaren 2ko finalean. Xabi Igoak eta Ander Solozabalek puntu kopuru bera lortu zituzten bakoitzak bere finalaurrekoan, baina bakarkako ariketan puntu gutxiago batu izanagatik Igoa geratu da kanpoan.

 

Hain justu ere etxean, Aramaion kantatu zuen Igoak zapatuan, txapelketako finalerdian. Asier Otamendi sailkatu zen zuzenean finalerako, eta batutako puntuei esker Iñaki Viñaspre ere bai. Xabi Igoa hirugarren izan zen. Kultur etxea beteta zela, saio polita atera zen.

Otamendi eta Viñaspre faboritoek ez zuten hutsik egin, baina Rikardo Gonzalez de Duranak, Ekaitz Samaniegok, Izar Mendigurenek eta Xabi Igoak ere maila polita eman zuten, zenbait gorabeherarekin.

Pozik geratu zen Igoa egindako lanarekin. Doinu eta errima zailak hautatuta, kartzelan gaia emanda egindako bigarren bertsoan estu samar ibili zen, baina gainontzean polito. Asier Otamendik berak ere oso fin ikusi zuen Arabako bertsolaritzako promesa deitu zuena. 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak