Aldarte umoretsuan heldu zioten saioari bertsolariek, gehien bat, bakarkako sortetan oso maila txukuna erakutsita. Lan ona guztiek, baina azkenean faboritoak eskuratu du finalerako zuzeneko txartela eta Xabier Igoak Aguraingo azken finalerdiko emaitzen zain egon beharko du Manex Agirre herrikidearekin batera finalean egoteko aukera ere izango ote duen jakiteko.
Manex Agirre, finalean
Aurreko finalerdian lehena sailkatuta, zuzenean sartu zen Altuna aramaioarra finalera, apirilaren 2an Gasteizen jokatuko dutena.