Kalte ordainen eskaera ADIFera bideratzea gomendatzen du Udalak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko martxoaren 16a

A-2620 errepidearen mozketa dela-eta Udalak egindako kalte ordain eskaerak ADIFen erantzuna jaso du. ADIFek Udalari eskatzen dio erreklamazioaren zenbatekoa zehazteko. Hori horrela, Udalak kaltetu orori –herritar, langile, enpresa...– euren erreklamazioak ADIFera bideratzea gomendatu die. Honakoa ere gomendatzen da: erreklamazioaren beste kopia bat Sustapen Ministerioari bideratzea, erangikorragoa izan dadin.

Otsailaren 16an egindako bilera irekian, A-2620 errepide mozketaren ondorioz Udalak aurkeztu zituen ondare erantzukizunari buruzko erreklamazioen berri eman zitzaien aramaioarrei. Eta herritarrek jasandako kalteengatik bakoitzak egin zezakeen erreklamazioei buruzko argibideak ere eman ziren. Horren ostean, bilerara etorritako herritarren eskaera aintzat hartuta, Udalaren webgunean erreklamazioak egiteko irizpideak eta erreklamazio eredu bat jarri ziren, gura izanez gero erabiltzeko. Bada, orain erreklamazioa ADIFera eta Sustapen Ministeriora bidaltzea aholkatzen du Udalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak