Lehen Hezkuntzakoek iazko leku berean egingo dute, hau da, San Adrian baselizaren inguruan. Asmoa da 125 zuhaitz inguru landatzea: makatzak, sagarminak eta urkiak. Lehen Hezkuntzako 80 ikasle joango dira, sei irakaslerekin. Antolatzaileek Oxigeno fundazioaren Mila milioi zuhaitz kanpainaren barruan kokatu dute landaketa –www.pastordearboles.com–. Ikasleek aitzurrak, aldatzeko oinetakoak eta hamaiketakorako edaria eraman behar dute. Izan ere, jatekoa Udalak jarriko du.
Basoen garrantzia irakatsi
Haur Hezkuntzakoak, bestalde, eskola atzealdean landatuko dute; binaka edo hirunaka zuhaixka bat. 42 haur batuko dira. Hamaiketakoa Udalak jarriko du eta eskolan bazkalduko dute. Helburua da basoen garrantziaz ohartaraztea.