Gasteizen estreinatu berria zen Los Astronomos trinketean jantzi zuen txapela Ander Axpe aramaioarrak. Eta oraingoan gazte mailako kategorian egin du, orain dela bi urte kadete mailako txapela jantzi zuen-eta. Finalean Axpek eta Fernandez de Larrinoak 30-23 hartu zituzten mendean Gasteizko Zaramagako pilotariak, Ibarrondo eta Isasi. Astelehenean, Goiena paperean elkarrizketa egingo diogu Aramaiokoari.