Emakumearen astea kultur ekitaldiz lepo dator, gaur hasi eta zapatura arte

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko martxoaren 7a

Itur-Zuri emakume elkarteak Martxoaren 8an bueltan hainbat ekintza antolatu ditu aurten ere, Aramaioko Udalaren, Arabako Diputazioaren eta Emakunderen laguntzaz. Astelehenetik zapatura bitartean egunero –eguaztenean ezik– egongo da zertaz gozatu.

Gaur bertan hasiko dira egitarauarekin. Musika izango da protagonista, Aramaioko Bea Asurmendi musikariaren eskutik. Haren gitarrak eta ahots gozoak kontzertu akustikoa eskainiko dute, Sastinan (18:30). Gero, luncha egongo da. Bihar Caramel izenburu duen pelikula izango da ikusgai Kultur etxean (18:30). 

Bingo-afarian izena emateko, gaur azken eguna  
Eguenean, hilak 10, hitzaldia izango da Kultur etxean (18:30). Eider Elizegi biologo eta mendizaleak Vagamontañas izenburu duen hitzaldia emango du. Egubakoitzean, bestalde, urteroko bingo-afaria egingo dute eskolako jangelan. Gaur da izena emateko azken eguna: 670 431 662 telefonora deitu behar da (Ana). Bingoa 19:30ean hasiko da eta afaria, berriz, 21:00etan.  20 euro inguru ordaindu beharko da afaria. Iaz 50 bat emakume batu ziren, giro paregabean.
Emakume astea antzezlan batekin amaituko dute; Ane Diosdado antzezlearen Olvida los tambores obrarekin. Kultur etxean da, 22:00etatik aurrera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak