Aramaion ere sekula baino jendetsuago

Ubane Madera 2011ko martxoaren 6a

Aramaioko Aratusteek ere sekula baino arrakasta handiagoa izan dute aurten. Jende kopuruarengatik batetik eta mozorro kopuru eta kalitatearengatik, bestetik. Sei sari eman dituzte lehiaketan. Originalenak izan dira, SWAT, Los Hombres de Harrison eta auto-txokeak.  "Urtetik urtera zailagoa da irabazleak aukeratzea". Behean duzue argazki galeria.

14 urtetik gorakoen artean Pailazo bilduma izan da irabazlea, "oso giro polita ipini dutelako euren dantza eta kantuekin, eta karroza eta guzti atera direlako". eta 14 urtetik beherakoen artean, berriz, Aramaio en el Pais de Las Maravillas taldeari eman diote saria.

Lehiaketa jendetsua

Herri-bazkarian 75 lagunek parte hartu zuten, eta gero "haiek guztiak gehi beste jende mordo bat izan zen kalejiran. Mozorro lehiaketan, berriz, jendea pikatu moduan egiten da eta urtetik urtera lehia handiagoa izaten ari da", adierazi du Ainara Inuntziagak, Kulturako zinegotziak.  

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak