Udaleko iturriek adierazi dutenez, joan den otsailaren 16an egindako bilera irekiaren ostean zenbait aramaioar hurbildu dira udaletxera kalte ordainak eskatzeko zalantzak argitu eta aholku eske. Bada, orain, Udalak kalte ordain eskaera egiteko eredu bat jarri du herritarren eskura, gura badute erabil dezaten. Dokumentu horrez gain, erreklmazioaren oinarri diten irizpideak zeintzuk diren zehazten duen dokumentua ere eskegi du Udalak bere webgunean.
Besteak beste, eskaera ereduan urte eta hilabetez desplazamendu bakoitzeko kilometroen batez besteko hazkundea 5,5 kilometrokoa izan dela jasotzen da. Eta kilometro estra bakoitzeko, euro bat eskatzen du erreklamazio jartzen duenak. Kopuru horretan kontuan hartu behar dira, besteak beste, ibilgailuari eragindako kalteak, bidearen arriskua eta desplamenduetan sortutako atzerapenak.