Manex Agirre, Andere Arriolabengoa eta Xabier Igoa, finalerdietara

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko ots. 28a, 13:55

Amaitu da Arabako Bertsolaritza txapelketako lehen kanporaketen fasea. Azken bi kanporaketak jokatu ziren aste bukaeran: egubakoitzean Ataurin eta zapatuan Elosun. Ataurin Manex Agirre aramaioarra izan zen nagusi (154 puntu) eta beraz, zuzenean lortu zuen finalerdikoetan egoteko txartela. Agirrez gain, Arriolabengoa eta Igoa ere pasa dira bigarren fasera, lehen fasean kanporaketan lehenak geratu ez arren puntuazio ona lortu ostean.

Orain, Aratusteetako atsedenaren ostean, txapelketak bere bidea jarraituko du eta bigarren faseari ekingo dio finalerdiekin. Aurten, gainera, lehen aldiz hiru finalerdi ospatuko direnez, inoiz baino zailagoa izango da finalera sartzea. Horrela banatu dituzte finalerdiak:

-Martxoaren 13an, Zigoitian: Oihane Perea, Manex Agirre, Serapio Lopez, Felipe Zelaieta, Andere Arriolabengoa eta Irati Anda.

- Martxoaren 19an, Aramaion: Asier Otamendi, Iñaki Viñaspre, Izar Mendiguren, Ekaitz Samaniego, Xabier Igoa eta Rikardo Gonzalez de Durana.
- Martxoaren 20an, Agurainen: Ander Solozabal, Zigor Enbeita, Juan Mari Juaristi, Ruben Sanchez, Unai Mendibil eta Alberto Martinez Betto.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak