Bi presoei luzatu egin zieten kartzela zigorra, 197/2006 dotrina ezarrita. Jon Agirre 2006ko urriaren 28an laga behar zuten aske berez, baina zigor guztia oso osorik bete behar izan du, osasun arazo larriak eduki arren.
Jon Agirre 1981eko maiatzaren 11n atxilotu zuen Guardia Zibilak, ETAko kide izatea leporatuta. Carabanchel, Puerto I.a, Alcala, Herrera de la Mancha, Ocaña, Sevilla, Tenerife, Valdemoro, Huelva, Malaga eta Logroñoko kartzelatan izan da. Behin Langraiz Arabako espetxean eduki zuten, eta gaur Basaurikoan dago.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak aditzera eman duenez, guztira 64 euskal presori ezarri diete "biziarteko zigorra suposatzen duen Espainiako Auzitegi Gorenaren doktrina". 64 haietatik 47 espetxean daude, "zigorra betea duten arren".
Agirre aske uzteko hainbat protesta egin dute azkeneko urteotan, haren aldeko herri ekimenekoek.