Herritar talde batek galdetua eta aintzat hartua izaten jarraitzeko eskatu dio Udalari

Jokin Bereziartua Lizarazu 2011ko otsailaren 24a

Pleno aretoan atzo egindako agerraldian Aramaioko herritarren ordezkaritza zabal batek Asier Agirre alkateari babesa eman eta Aramaioko herriak galdetua eta aintzat hartua izateko "eskubide osoa" duela aldarrikatu zuen. Alkatearen aurkako epaiketa "ezerezean" geratu izana "berri pozgarria" dela diote, baina baita "kezkagarria" ere bai: "Azken finean, sistema demokartikoa bera kolokan jarri du prozesu horrek".

Horrez gain, atzokoan prentsaurrekoa eman zuen Aramaioko herritar taldeak Udalari eskatu zion bide beretik jarraitzeko: "Herriak ze iritzi duen galdetzea oinarrizko eskubidea dela deritzogu, eta eskubide hori aurrera eramatea eskatzen diogu bai Udalari eta baita beste edozein administraziori ere".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak